viernes, 28 de octubre de 2016

10. Jarduera

Lehenengo aldia da Prest garako kurtso bat egiten dudala eta egia esateko hasiera batean 790 Redes y Entornos Personales de Aprendizaje en las áreas científicas kurtsoan onartua izan nintzenean honen nundik norakoak ezezagunak ziren niretzat baina esan beharra daukat, ordu dexente ordenagailu aurrean pasa ostean, asko ikasi dudala eta asko pozten naizela kurtso honetarako aukeratua izateaz.

Irakasle bezala kurtsoa oso aberasgarria izan da niretzat eta asko erakutsi dit, izan ere irakasleok sarean hainbat baliabide ditugu eskura baina hauek ezezagunak dira guretzat eta horrek gure eguneroko lanean mugak jartzen dizkigula uste dut. Baliabide hauek ikasleek beraien eguneroko bizitzetan guztiz barneratuak dituztela aprobetxatu behar dugu eta beraiengana hurbiltzeko baliatu. Aplikazio hauek ikasketa prozesuan erabiltzen baditugu, ikasleenganako gertutasun bat lortu daitekeela uste dut eta ikasleei erakargarriago egin diezaiokegu (askok gorrotatzen duten) hezkuntza prozesua. Gaur egun, hezkuntza aldaketa prozesu batean barneratuta dago gizarteak izan duen eboluziora parekatzeko. Duela urte batzuk oso eraginkorra zen metodologia zaharkituta geratu da, ez dator egungo gizartearekin bat, beraz, guztiok eboluzionatu behar dugu atzean ez gelditzeko eta klasean sarea erabiliz eta hau ikaste prozesuan barneratuz has gaitezke.

Irudia: Pixabay

Erabili ditugun aplikazio eta sare sozialak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Batzuk lehenagotik ezagutzen nituen baina hauen inguruan nuen aurretiazko ikuspuntua zeharo aldatu da kurtsoa egin eta gero. Lehen aisialdiko zerbait bezala hartzen nituen heziketan izan dezaketen botereaz konturatu gabe. Hori bai aipatu beharra daukat aplikazio eta sare sozial hauetan sakontzea gustatuko litzaidakela eta agian denbora faltagatik baliabide ezberdin asko ezagutu ahal izan ditugula baina ez ditugula guztiak berdin landu. Beraz, kurtsoan zehar ikasi dugun guztian oinarrituta sakonketa lan hau gure esku gelditzen da.

Irudia: Wikimwdia Commons


Hezkuntzara zuzenduta gehien gustatu zaizkidan aplikazioak freedly eta diigo izan dira. hauek niretzat berriak izanik ikasketa prozesuan asko lagundu dezaketela uste dut. Sare sozialen artean Twitter oso erabilgarria iruditu zait baita Facebooki klasean atera ahal zaion etekina, Instagram berriz, bere erabilera argazkietara mugatua egonik zailagoa ikusten dut klasean erabiltzeko baina zihur nago honi ere etekina atera ahal diogula.

Bukatzeko irakasleak zoriondu nahi ditut kurtso oso interesgarri eta erabilgarri bat prestatu dutelako. Bestalde, kurtso- eta lankideei eskerrak eman nahi dizkiet egin dituzten ekarpenetatik asko ikasi baitut. Beste gabe, sare sozialetan kontaktuan eta elkarrekin ikasiz jarraituko dugulakoan agurtzen naiz.

martes, 25 de octubre de 2016

7. Jarduera Instagram

Nire instagrameko erabiltzailea ziortzagabiria da. Facebook-arekin egin bezala, jarduera hau egiteko aurretik neukan kontua erabili dut, baina, egunen baten instagram-a klasera eramaten badut egokiena beste kontu berri bat zabaltzea dela uste dut.

Instagramen ondorengo argazkiak argitaratu ditut:

Goizeko nahaste perfektua

Formak lantzen txikitatik

Beherapenak
Argazkiak argitaratu eta instagramek ematen duen aukeren artean filtroak aplikatzea dago. Niri pertsonalki aukera hau asko gustatzen zait eta nire argazkiei filtro ezberdinak aplikatzen dizkiet beti ere nire gustoen arabera politagoak gera daitezen. 

Instagramek duen beste abantaila bat aplikazio bertatik beste sare sozialetan bertan argitaratutakoa publikatzea da. Hau, modu erraz batean egin daiteke eta horrela zuk erabaki dezakezu argazki horren hedapena norainokoa izango den. Hona hemen instagrameko argazkiak facebook, twitter eta tumblr aplikazioetan:


Facebook-eko kaptura
Twitter-eko kaptura

Tumblr-eko kaptura
Duela gutxi hasi nintzen Instagram erabiltzen eta nahiko arin harrapatu dut bere funtzinamendua. Oso intuitibo eta erabilterraza da eta horrek aplikaziotik bertatik argazkiak momentuan igotzeko erraztasunak ematen ditu. Ezaugarri horrek momentuko argazkiak argitaratzeko facebook baino erosoago egiten du eta nik uste horregaitik hasi nintzela facebook-en publikatu ordez, instagramen argitaratzen. Gainera, lehen aipatu bezala, instagramek, aldi berean, bietan argitaratzeko aukera ematen du, nahi izanez gero.
Aplikazio honi ikusten diodan pegarik handiena, nire kurtsokideren batek ere bere blogean aipatu bezala, pribatutasuna da. Izan ere, gure argazkiak oso erraz argitaratzen ditugu sarean, baina noraino daukagu publikatzen dugunaren gaineko jabetza eskubidea? Arlo honetan ez jakin bat nahiz eta agian klasera horrelako aplikazioak eraman aurretik edota, zergatik ez gu ere erabiltzen hasi aurretik, sarean argitaratzen dugunaren jabetzaren inguruko informazioa bildu beharko genuke eta hausnarketa bat egin.

Tumblr-en inguruan ezer gutxi daukat aipatzeko ez bait nuen jarduera hau egin arte ezagutzen, ia denborarekin hartu eta bertan trasteatzen hasten naizen.



viernes, 21 de octubre de 2016

6. Jarduera Facebook

Kurtsoan zehar ikusi ditugun sare sozial ezberdinen artean hau da benetan egunerokotasunean erabiltzen dudan bakarra. Orain arte eman diodan erabilera guztiz pertsonala izan da, aspaldi ikusi gabeko lagunekin kontaktua mantentzeko, munduko egoera ezberdinak zalatu edo txalotzeko,.. Horregaitik, nire pribatutasuna babesteko asmoz ezizen bat daukat erabiltzaile bezala.



Hezkuntzan lanean hasi nintzenean beste irakasleen gomendioa jarraituta hezkuntzako hainbat taldetara batu nintzen. Bertan, lan mundu honen inguruko oso informazio interesgarria elkarbanatzen da, taldeak: Ordezkoak Martxan, Oposaketetarako eta esleipenetarako informazioa eta Ordezkoak kaltetuak,... dira. Ondoren, Montesori Pais Vasco taldera batu nintzen, hasiera batean ama bezala ideaiak hartzeko asmoz baina irakasle bezala ere lagundu izan dit. Talde hauetara pertsonalki interesa nuelako batu nintzen ez profesionalki garatzeko, baina jarduera hau egiterakoan sare sozial honek eskeintzen dituen aukerak ezberdinak ikusi ahal izan ditut hezkuntzako talde ezberdinen kide eginez.

Hainbat taldetan eman dut izena:
Docentes; 32128 kideduna, 
Entornos personales de aprendizaje y Redes Sociales en áreas científicas 13 kiderekin Hezikidetzarako baliabideak 174 kidekoa
CREAR: Compartiendo Recursos para la Enseñanza y el Aprendizaje en la Red 6352 kiderekin, oraindik ez naiz onartua izan

Talde hauek arrazoi ezberdinengatik egiten zaizkit interesgarriak, batzuetan irakasle bezala garatzeko hainbat tresna jartzen dituztelako eskura, besteetan klasean erabiltzeko baliabide ezberdinak elkarbanatzen direlako edota hezkuntzaren inguruko informazio interesgarri asko argitaratzen delako.

Jarraitzen ditudan orrialdeak ondorengoak dira:
Educacontic Educalab (Gelan TIC-ak erabiltzearen inguruko orrialdea)
profesores de Ciencias: biología, química y física (Zientzia arloko irakasleek beraien gelako bizipenak, metodologia eta baliabide ezberdinak elkarbanatzeko orrialdea)
Profesores de Ciencias (Zientzietako material ezberdina elkarbanatzeko orrialdea)


Jarduera honi esker Facebook klasean erabili daitekeen zerbait bezala ikustera heldu naiz, lehen niretzat pentsaezina zena. Klasean erabiltzeko baliabide bezala ikusi dut Entornos personales de aprendizaje y Redes Sociales en áreas científicas taldeko horman azken egunetan egon den jarduera aktiboa ikusi ondoren, ez nintzen ohartzen zenbat gauza ezberdin elkarbana edo proposa daitezkeen Facebook-eko talde batean. Gainera, klaseko baliabide bezala erabiltzen hasten bagara, ikasleak ere sare sozialak argazkiak eskegitzeko leku bat baino gehiago direlaz ohartuko lirateke. Hori bai, Facebook-a nola erabili eta bertako pribatutasuna nola bermatu erakustea ere garrantzitsua iruditzen zait izan ere sarean, orokorrean, guretzat ikustezinak diren hainbat arrisku daude eta hauetatik gure burua babesteko.


Argazkiaren iturria: Pixabay

Facebook eta Twitter biak sare sozialak izanik erabilera ezberdina dutela uste dut. Twitter edonori zabalik dagoen bitartean Facebook-en talde itxi edo lagun taldeekin egiten da lan. Twitter edonori zabalik egotean berehalakotasun batekin lan egiteko aukera ematen du, Facebookek berriz denboran lasaiago lan egitea ahalbidetzen du. Facebookeko argitalpenek ez dute inolako mugarik eta Twitterren argitalpenak hitzez mugatuak daude. Beraz, bi tresna ezberdin dira baina osagarri bezala erabili daitezke.

Irudiaren iturria Flickr


Momentuz ez dut uste sare sozialak klasean erabiliko ditudanik, baina argi daukat egunen batean klasera eramaten baditut erabiltzaile berri batekin arituko naizela, bizitza pertsonala eta lana ez nahasteko.


jueves, 13 de octubre de 2016

5. Jarduera Twitter

2015eko ekainean atso konplejua sartu zitzaidan, mundu guztiak twitterreko kontu bat zeukan eta nik ez nekien ez zer motatako sare soziala zen ezta zertarako balio zuen. Ordura arte, nire Facebook-arekin zoriontsu bizi nintzen baina momentu hortan teknologia berriekin atzean gelditzen ari nintzela ikusita Twitterren kontu bat zabaltzea pentsatu nuen, sare sozial honetako partaide aktibo izateko asmoz.

Nire perfileko informazioa gogo handiz bete nuen, baita hurrengo egunetako nire lehenengo tweet-ak publikatu ere. Baina hori izan zen Twiterren egin nuen guztia.

Atzo, Arlo Zientifikoko Sare eta Ikasteko Ingurune Pertsonala kurtsoan, 5.jarduerarekin hasi nintzen eta burutu behar izan nituen jarduerei esker Twitterreko munduan zehar barneratzeko aukera izan nuen eta apur bat engantxatu eta guzti egin nintzen.

Ez dakit facebookean bezala egunero Twitter-en sartzerik lortuko dudan baina atzo lortutakoarekin oso pozik nago.


sábado, 8 de octubre de 2016

4. Jarduera Diigo

Gizarte markatzaile zerbitzuak interneten nabigatzen duten erabiltzaileei gustuko helbideak gordetzeko, etiketatzeko, sailkatzeko, editatzeko, bilatzeko eta partekatzeko aukera ematen duten on-line zerbitzuak dira. Informazio interesgarri hauen zerrendak, elkarbanatutako zerbitzari baten gorde eta antolatzen dituzte eta honek, antzerako interesa duen edozein pertsonari  lotura horiek kategoriaka edo etiketa bidez agertzen zaizkio, horrela informazio interesgarria modu eraginkorrean bilatzeko aukera emanez ere.

Irudia: pixabay.com

Hauen ospea geroz eta handiagoa denez, zerbitzuek markatzaileak elkarbanatzeaz gain; botoak eman, komentarioak egin, inportatu edo esportatzea, notak gehitzea, korreo bidezko lotura bidalketa, jakinarazpen automatikoak, web iturriak, talde eta sare sozial eraketa… baimentzen dute.
Guk niretzat guztiz ezezaguna zen Diigo gizarte markatzailea erabili dugu jarduera honetan eta honen erabilera oso interesgarria iruditu zait. Diigo informazio pertsonala kudeatzeko sistema bat da, “laino” kontzeptuan oinarritzen dena eta web markatzaile, nota blokak, dokumentu eta irudien fitxategiak eta aukeratutako testuen nabarmentzea baimentzen dituena. Gainera, gogoko ditugun loturak partekatzeko talde publiko edo pribatuak sortzeko aukera ere ematen digu.


Irudia: wikimwdia commons

Honi esker, gure tresna eta orrialde gustukoak on-line edukitzeko aukera daukagu, faboritotan gordetako ordenagailua erabiltzeko beharra izan gabe. Baliabide on eta interesgarriak bilatzeko modua ere bada, eta zerbait interesgarria bilatzen dugunean, hau gordetzeaz gain datu interesgarriak azpimarratu eta bertan notak idazteko aukera ere ematen digula oso praktikoa iruditu zait, honek artikuluen erabilera handitzen duelarik . Horrez gain, gure ikasleekin lan egiteko aukera ere ematen du loturak klase osoarekin partekatu edota lotura batekin lan egin, izan ere ikasleek egiten dituzten notak gainerakoek ikusi ahal izango dituzte.


Diigori ikusi diodan trabarik handiena informazioa eskuragarri izateko sarera konektatuta egon beharra da. Bestalde zerbitzuaren hasierako erabilera oso zaila iruditu zait, ez da batere intuitiboa eta ariketan ipini duzuen tutoriala ikusiko ez banu ez dut uste zerbitzu hau erabiltzeko gai izango nintzatekeenik baina orain nola erabili badakidala etekin handia aterako diodala uste dut. Izan ere, Diigotik nabigatzen nenbilela "Recursos para secundaria" taldean, Prado Buitragok argitaratutako "Aula de Física y química" blog-arekin egin dut topo. Blog honetan gelara eraman eta bertan materiaren ulerkortasuna hobetu eta materiarekiko motibazioa handitzen dituzten edukiak aurkitzen dira. Gainera bertatik materiaren inguruko hainbat blogetara sarrera ere baimentzen da. Blog hau eta honek eskaintzen dizkidan baliabideak asko erabiliko ditudalakoan nago.

Nire diigo-ra lotura






martes, 4 de octubre de 2016

3. Jarduera Nondik has gaitezke elkarlanean?

Nola has gaitezke gure ikaskuntza pertsonal sarea garatzen?

Lehenengo eta behin gure ikasteko ingurune pertsonala (PLE-a) eraiki dugu, honen bidez gure helburuak ezarri eta sarean bilatutako eduki eta prozesuak kudeatu ditugu RSS-en bidez gure intereseko blog eta aldizkarietako berrien eguneraketak gestionatuz adibidez. Baina gure helburuak bete ahal izateko, hau da, gure ikaskuntza prozesua aurrera eramateko, ezinbestekoa da gainerako profesional edo adituekin komunikazioa izatea. Beraz, gure ikasteko ingurune pertsonala osotzen joateko hurrengo pausua, sareko beste irakasle batzuekin elkarlanean hastea izango litzateke.

Gaur egun teknologia berrien aurrerapenei esker, sarean aukera asko dago gure arlo edo gai berdinetan lan egiten duten pertsona edo adituekin kontaktuan egoteko. Bai gure irakasgai berdinekoak baita arlo pedagogikoaren ikuspuntutik. Horregatik, gure ikaskuntza sare pertsonala (PLN-a) osatzen joateko, arlo horietan adituak diren pertsonak bildu behar ditugu bertan.

http://universidadupedagogia.blogspot.com.es/

Nola has gaitezke elkarlanean sareko beste irakasleekin?

Hasiera baten Adell-ek gomendatzen duen bezala, inguruan ditugun pertsonak bil ditzakegu, hauen sareko jarduerak aztertu eta beraiek jarraitzen dituztenak ere jarraitzen hasi gure pertsona sarea handituz.

Facebook eta Google+ plataformek jendearen arteko harremanak errazten dituzte beraz tresna oso erabilgarriak iruditzen zaizkit komunikazioa posible egiteko.

Bestalde, sarean honen inguruko informazioa biltzen hasi nahiz eta probatu ez dudan arren, (nahiz eta kontua izan ez baitut erabiltzen) badirudi irakasle askok twitterra erabiltzen dutela beraien baliabide eta praktikak elkarbanatzeko. Linkedln edo Xing-ek lagun edo adituekin kontaktuan jartzeko aukera ematen dute. Wikiek web orrialde edo talde eta proiektuen antolaketa platafoma bezala funtziona dezakete eta blogak baita harremanetarako tresnak izan daitezke.

Dirudienez, ez baititut ezagutzen, sareaak beste hainbat aukera ematen ditu:

- Nings-ak gai berdinetan interesa duten pertsonak biltzen dituzte non foro eta mezularitza bidezko harremana izaten den.
- Diigo eta Delicious bezalako markatzaile sozialak ere badaude non bakoitzak bere gustoko gauzak elkarbanatzen dituen eta gainerakoen gustoko gauzak ikus daitezkeen.
- Webinars-en gai espezifikoen inguruko aurkezpen eta konferentziatan parte har daiteke. Hauetan jende berria ezagutu daitekeela diote eta asko ikasten dela. Adibidez; Edudemic eta TED.
- Backchanneling-a ere geroz eta ohikoagoa da. Hau, kongresu eta konferentziatan Twitter bidezko jardunaldiaren narrazio bat egitean datza, denbora errealean eta normalean hashtag batek zehaztua egoten dira.

Beraz, sareak beste irakasle eta aditu batzuekin elkarlanean hasteko milaka aukera ezberdin ematen dituela ondoriozta dezakegu. Gero tresna hauetatik guretzat egokienak direnak aukeratu eta gure ikasteko ingurune pertsonaleko kontaktu sarea eraiki eta handitu behar dugu.


Nola lor dezakegu OLE bat gure zentroan?

Irakasleok ikasteko ingurune pertsonal bat izatea logikoa dela iruditzen bazaigu, ezagutza berriak eskuratu, garatu eta emaitza hobeak lortzeko erakunde orok berdina izan beharko lukeela logikoa da. Hau, bertako partaideek amankomunean duten eremua izan beharko litzateke zeinek erakundeari hasteko, berrizteko eta emaitzak hobetzeko aukera ematen dion.

Ikastetxeari begira, ikastetxe bateko OLE batean, zentruan eta zentrutik kanpo sortzen diren ezagutza guztiak bildu, egituratu eta konektatu beharko lirateke, hauek erakundearentzat eta hau osatzen duten pertsonen ikaskuntzaren interesekoak izanik. Gainera, adimen kolektiboari esker, OLEak ezagutza berrien sorrera indartu beharko luke, horrela lortutako emaitzak hobetuz.

Kontutan izanik hezkuntza hainbat eta hainbat zentroz osatuta dagoela eta bertan lanean gabiltzan asko eta asko urtero zentro batetik bestera bueltaka gabiltzala egokiena Euskal hezkuntza sistemako OLE orokor bat garatzea izango litzateke, baina momentuz ideia hau ezinezkoa ikusten dut eta zentroan OLE bat lortzearekin hasi beharko gara lanean.

pixabay.com

Nik lehenengo, zentroa osatzen dugun pertsona orori beraien PLE-a garatzeko eskatuko nieke, batez ere mundu honekin, askorentzat berria dena, lehenengo harreman bat izateko. Behin PLE guztiak garatuta eta beraien funtzionamendua nolakoa den guztiok dakigunean OLEa eraikitzen hasiko ginateke, amankomunean ditugun interesetan oinarrituta. 

Oso garrantzitsua iruditzen zait gure PLEan ikaskuntza sare pertsonal bat garatzea, baina sarritan sarean galdu gabe inguruan ditugun lankideetatik asko eta asko ikas dezakegula uste dut eta gaur egun daukagun lan egiteko bakarkako modu honek benetan gure garapenean mugak ipintzen dizkigu eta zentruko OLEa eraikitzea arlo hontan landu beharreko gauza bat dela iruditzen zait.

domingo, 2 de octubre de 2016

Freedly

Urteak daramazkit RSS-ak (Jarioak irakurtzeko guneak) erabiltzen zer diren jakin gabe. Izan ere, duela urte batzuk lagun batek Flipboard aplikazioaren gainean hitz egin zidan eta ordutik hona sarean nabilenean, asko erabili izan dut.



Freedly, Flipboard bezala, jarioak irakurtzeko sarean topa dezakegun RSS irakurle bat da. Honek, jarraitzen ditugun blog edo orrialde ezberdinetan argitaratutako albiste edo eguneraketen berri ematen digu modu arin eta oso eskuragarrian, nabigatzaile, web orrialde edo bere aplikazioa erabilita. Freedlyri esker ez da beharrezkoa nabigatzailea zabaldu eta gure intereseko web orrialde bakoitzean sartzea berririk dagoen ikusteko, bertara harpidetuta bagaude informazio berria guregana etorriko da.

Erabiltzaile bezala ikusten dizkiodan abantaila nagusiak, bakoitzaren intereseko eduki ezberdinak, norberak nahi bezala antolatu daitezkeela da, modu erraz eta eskuragarri utziz. Gainera, sare sozialen bidez, informazioa elkarbanatzeko aukera ematen du baita zerbait interesgarria aurkituz gero beranduago irakurtzeko. Guzti hau leku berdinetik egitean denbora mordoa aurrezten da.

Horrelako guneei ikusten diedan desabantaila nagusia erabili ahal izateko sarera konektatuta egon behar izatea da. Bestela, gure lanerako oso tresna erabilgarria iruditzen zait.